Enpresen kudeaketa sistema arau berrira egokitzeko tailer praktikoa antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 8a

Urola Kostako Udal Elkartetik jakinarazi dute, ISO 9001:2015 arauaren behin betiko bertsioa 2015eko irailean argitaratu zela, eta aurreko bertsioetan oinarritutako kalitateko kudeaketa sistema duten enpresek, 2015eko bertsioera egokitzeko aldaketa egin behar dutela. Horregatik,  udal elkarteak Egokitu zure enpresaren kudeaketa sistema ISO 9001:2015 araura izeneko tailer praktikoa antolatu du martxorako. Tailerra bi fasetan banatuko dute. Lehen zatian teoria landuko dute, arauaren aldaketak eta zehaztasunak ezagutzeko eta kontzeptu berriak barneratzeko. Bigarren zatia praktikoa izango da, eta enpresa bakoitzaren ekintza plana landu eta egin beharreko aldaketak egingo dituzte parte-hartzaileek. Tailerraren inguruko informazioa jaso edo izena eman nahi dutenek Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuan izango dute horretarako aukera, 943-890808 telefono zenbakira hots eginda, edo enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita. Tailerraren egutegia - Zati teorikoa. Martxoaren 1ean eta 8an 09:30etik 14:30era. -Zati praktikoa. Martxoaren 13tik 31ra, enpresa bakoitzarekin bi saio zehaztuko dira. Ordutegia enpresa bakoitzarekin adostuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide