Balenciagak eraiki zuen Asturiasen hondoratutako 'Gure Uxua' arrantzontzia

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 6a

Ura sartzen hasi eta 15:20ak aldera hondoratu egin zen. Zorionez, eskifaiako 12 marinelak onik atera ziren.

'Gure Uxua' arrantzontzia, 2010ean. (Argazkia: Angel Luis Godar Moreira) Joan den ostiralean denboraleak itsasoan harrapatu zuen Galiziako 'Gure Uxua' arrantzontzia, Asturiasko Ribadeo herriaren parean. Ura sartzen hasi eta 15:20ak aldera hondoratu egin zen. Zorionez, eskifaiako 12 marinelak onik atera ziren, erreskateko bi helikopteroren laguntzari esker. 'Gure Uxua' Zumaian eraikitako ontzia zen: Balenciaga ontziolak egin zuen, 1998an. Coruñako Cariño herrian zegoen matrikulatuta. Azken urteotan petrolioaren sektoreari zuzendutako ontzi handiagoak eta konplexuagoak egin ditu Balenciaga ontziolak, baina duela 20 urte arrantzontzi txikiagoak ere egiten zituzten. Hemen irakur dezakezue ezbeharraren albistea, hemen itsasontziaren oinarrizko datuak eta hemen itsasontzia hondaratu zen puntua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide