Horren helburua enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea da. Programan parte hartuko duten enpresek aukera izango dute estrategia eta antolankuntza nahiz ekoizpen prozesuen diagnosia egiteko eta identifikatutako hobekuntza aukerak abian jartzeko.
Hainbat fase izango ditu:
- Diagnostikoa. Enpresaren beharrak aztertuko dituzte, lehentasunak zehaztu eta ekintza plana lantzeko.
- Garapena eta ezarpena: hobekuntza proiektua landu eta garatuko da EHUko eta TKNIKAko adituen laguntzarekin.
Programaren inguruko informazio zabalagoa eskuratu edota bertan izena eman nahi dutenek UKUErekin jarri beharko dute harremanetan, bertaratuta (Urdaneta bidea, 6), 943-890808 telefonora deituta nahiz
enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita.