Bateratzen programa jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 5a

Enpresako langileak estrategiarekin nola lerrokatzen diren, potentziala zenbateraino aprobetxatzen ari den eta produktibitatea ezagutzeko aukera eskainiko du, besteak beste.

Zein puntutaraino daude pertsonak zure enpresaren estrategiarekin lerrokatuta? Zure sektore bereko beste enpresekin alderatuz, zure enpresaren egoera ezagutu nahi al duzu? Horretarako, Urola Kostako Udal Elkarteak Bateratzen programa jarri du abian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko sailak diruz lagunduta. Hainbat erakunde eta unibertsitateren artean lankidetzan garatutako ekimena da honakoa, eta besteak beste, honakoa eskainiko du: pertsonak estrategiarekin nola lerrokatzen diren jakiteko tresna bat; enpresa pertsonen potentziala zenbateraino aprobetxatzen ari den erakutsiko duen diagnostikoa; produktibitatea, balio erantsia eta absentismoa hobetzearen ondorioak ezagutzeko modua eta sektoreko beste enpresekiko bakoitzaren posizio erlatiboa ezagutzeko aukera. Interesa dutenek Urola Kostako Udal Elkartean jasoko dituzte programa horren inguruko argibideak, hain zuzen, Enpresentzako Zerbitzuan, bertara jota (Urdaneta bidea, 6) edota 943-890808 telefonora deituta. Bide horien bidez eman daiteke izena ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide