Santa Ageda bezperan, koplatan aritu dira gaur Oikian. Dozena bat lagun elkartu dira plazan eta ondoren baserriz baserri eta etxez etxe ibili dira kantuan eta koplaka. Goizean zehar izandako xirimiriak ez ditu lagun hauek gelditu, Eire Salegiren argazkian ikus daitekeen bezala. Gainontzekoak
baleike.eus-en daude ikusgai.