Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Serious Business taldeak kontzertua emango du, bihar, 19:00etatik aurrera, Erribera kaleko Goiko bodegoian. 2015 urtean Zumaian sortutako blues-rock taldea da. Taldea osatzen dute: Aitor Badiola (kitarra elektrikoa eta ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa eta koroak), Antxon Sarasua (pianoa) eta Ander Zulaika (bateria eta koroak). 2015eko amaieran atera zuten Really serious izeneko maketa.