Langileak maiatzaren 7ko herri galdeketan parte hartzera animatzen dituzte, "beste kolektibo eta pertsona askok bezala, egunero gure baitan jasaten baitugu zer den menpeko izatea. Soldatapeko lanaren munduan, gure egunerokoan, gutxi batzuek erabakitzen dute zer, nola, non eta zein modutan ekoizten den ... Langileok bizirauteko eskaintzen zaigun lana onartu beste aukerarik ez dugu. Guk berriz sistema hau aldatzeko, lan mundua aldatzeko edo demokrazia eraikitzeko erabaki nahi dugu".
Testuinguru horretan, kontsulta egitea eta erabakia hartzea errespontsabilitate ariketa bat bezala ikusten dute. "Gu kolektibo gisa indartzeko modu bat, menpekotasunaren kate guztiak hautsi nahi ditugula esateko modu bat, gure erabakien jabe izan nahi dugula gure bizitzako arlo guztietan: familian, lanean, herrietan, auzoetan nahiz estatuetan. Horrela erabakitzeko eskubidea erabat uztartzen bai da gure egunerokoan, langileon lanpostuen defentsan eta bermean"."Hau horrela, herritarrei, oro har, eta bereziki langileei, dei egiten diegu herri galdeketa hauetan parte har dezaten. Gaurdanik eta maiatzaren 7rarte, Urola Kostako langileok olatua osatzen lagunduko dugu".