Gaurko komediarako sarrerak Turismo bulegoan daude salgai

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 3a

22:00etatik aurrera izango da emanaldia, Zumaiako Aita Mari aretoan.

Glu Glu antzerki konpainiak Desoxirribonukleiko antzezlanaren euskarazko bertsioa estreinatuko du gaur, 22:00etatik aurrera, Zumaiako Aita Mari aretoan. Komedia musikal horretarako sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai 9 euroan; 6 euroan Gazte txartelarekin. Saioa hasi aurretik aretoko leihatilan ere erosi daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide