Iaz baino 800 kilo elikagai gehiago bildu dituzte Zumaian Saharako kanpalekuetara bidaltzeko

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 2a

Joan den astean Saharako errefuxiatuen aldeko Euskal Karabana iritsi zen Zumaiara, Darahli elkartearen eskutik. Karabanaren helburu nagusia ahalik eta elikagai gehien biltzea izan da, gero errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko.

(Baleike) Zumaian aurreko astean egin zen bilketa, aste barruan herriko ikastetxeetan eta larunbatean herri mailan, DIA eta Eroski supermerkatuetan. Janari bilketan Darahlik jaso zituen produktuen kopuruak hauek izan dira:
  1. Atun, arroz, azukre, pasta eta lekalez betetako 220 kaxa, eta konpresen 15 poltsa handi, Gutxigorabehera, 3.300 kilo elikagai  jaso da eta otsailean irtengo den karabanan bidaliko da.
  2. Iaz baino 800 kilo gehiago jaso da, eta herrian dagoen ekonomia-egoera ikusita Darahli elkarteak herriaren erantzuna bikaina izan dela goraipatzen du.
Darahli elkarteak kanpaina honetan lagundu duten zumaiar guztiei, herriko supermerkatuei eta ikastetxeei esker beroenak eman nahi dizkie. Bestetik eskerrak luzatu nahi dizkie, baita ere, janari bilketa honetan boluntario bezala parte hartu duten 126 gazteei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide