Benetako besarkadak kanpaina jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan, harrera familia berriak lortzeko. (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Harrera familien inguruko hitzaldia emango du bihar (asteazkena) Gipuzkoako Foru Aldundiak Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegiko areto nagusian, 15:00etatik 16:30era.
Egun Gipuzkoako 360 haur eta gaztetxo bizi dira harrera familiekin, baina 60 oraindik harrera familiarik gabe daude. Horren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldunditik
Benetako besarkadak kanpaina jarri dute abian, harrera familia gehiago lortzeko; hau da, haurrak modu solidarioan etxeetan hartzeko.
Harrera familiak izateko prozesuaren berri emango dute gaur Zarauzko saioan.