Dantzarako deia egin dute Astinduk eta Zumaiako Udal Musika Bandak

Baleike.Eus 2017ko urtarrilaren 31

Bi talde hauen kolaborazioarekin amaituko da aurtengo Maiatza Dantzan. Gaur egungo abesti ezagunen gainean egingo dute dantza. 16 urtetik gorako gazteak erakarri nahi dituzte.

Astinduko kide Lide Aizpurua eta Ane Azkue. (Baleike) Azken urteotan bezala, dantzarekin lotutako zenbait ekitaldi eta ikuskizun ekarriko ditu Astindu Dantza Taldeak maiatzean Zumaiara. Aurtengo Maiatza Dantzanerako badituzte ideiak, oraindik ere erabat lotu gabe badaude ere. Ziur dutena amaierako ikuskizuna zein izango den da: Astindu berak eta Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMB) elkarlanean muntatutako ikuskizuna, hain zuzen ere. Maiatzaren 27an egingo da saio koloretsu hau, Ondartxo plazan. “Bi urtean behin egiten dugu proiektu handi bat. Orain bi urte Musikalak ikuskizuna egin genuen, Grease, Mamma mia eta halakoekin”, adierazi dute Astindu dantza taldeko kide Ane Azkuek eta Lide Aizpuruak. Aurtengo proiektua zehazteko egindako bileretan Bollywood edo Riverdance bezalako ideiak atera zirela aipatu dute, “baina, ez genuen dagoeneko ukitutako zerbait egin nahi. Adibidez, Bollywood Getarian egin izan da eta orain gutxi, Nava Jeevan elkarteak antolatuta, Kofradian ere egin zen”. Jarraitu irakurtzen Baleike atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide