220 kaxa elikagai bildu dira Zumaian Saharara eramateko

Baleike.Eus 2017ko urtarrilaren 30a

Piztu Itxaropena euskal karabanarekin bat eginda, Darahli elkarteak Saharara eramateko janari bilketa egin du pasa den astean. Zumaiarren erantzuna aipagarria izan da.

(Baleike.eus) Guztira, 220 kaxa elikagai eta 23 kaxa handi konpresa jaso dira Zumaian Saharara eramateko. Bi fasetan egin da bilketa: eskola mailan eta larunbatean herriko zenbait supermerkatuetan jarritako mahaietan. Arroza, azukrea, dilistak, atun eta sardina latak edota konpresak jaso izan dira. Material hau guztia euskal karabanaren bidez igorriko zaie sahararrei.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide