Abian da Hazilan programaren 3. edizioa

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 25a

20-35 urte dituzten gazteei zuzendutako ekimena da, eta interesdunek urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango dute izena emateko aukera.

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren hirugarren deialdia egin du. 20-35 urte dituzten gazte kualifikatuei "laneratzeko bidea hobetzeko ekintzen ibilbide osatu bat" eskaintzea du xede ekimenak. Interesdunek urtarrilaren 30etik otsailaren 10era izango dute izena emateko aukera. Horretarako bi modu izango dituzte: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta edota izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz (hazilan@urolakosta.eus) bidalita. Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen webgunean. 2016an bi edizio egin zituzten eta orotara 38 pertsonek hartu zuten parte (18 emakumek eta 20 gizonek). Lehendabizi konpetentzia sozioprofesionalak landu zituzten eta, ondoren, praktikak egin zituzten eskualdeko nahiz Gipuzkoako beste eskualde batzuetako enpresetan. Orain, 2017ko lehenengo taldea osatuko dute. Hazilan programaren egutegia eta ordutegia Lehen urratsean konpetentzien lanketa egingo dute: "aktibatu". Otsailaren 20an hasiko da eta apirilaren 6ra arte iraungo du. Saioak astelehenetik ostegunera izango dira, 9:30etik 13:30era. Bigarren urratsean, berriz, laneratze baliabideak landuko dituzte, maiatzetik uztailara bitartean. Informazio-saioa Otsailaren 1ean interesa dutenei xehetasun guztiak azaltzeko jardunaldi bat eskainiko dute. 10:00etatik 11:00etara izango da, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, Zarautz).  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide