Willis Drummond (Argazkia: Juan Luis Romatet)
Joan den larunbatean leporaino bete zen Azpeitiko Sanagustin kulturgunea
Willis Drummonden kontzertuarekin. Aretoa bete eta kanpoan gelditu zenik ere izan zen. Juan Luis Romatetek honako kronika idatzi du, kontzertuaren inguruan:
Orain astebete inguru Donostiako Le Bukowski aretoan emandako kontzertuan, The Fleshtones New Yorkeko talde mitikoaren abeslari Peter Zarembak behin eta berriz galdetu zien bere taldekideei ea talenturik bazuten. "¿Tienes talento?" galdetzen zien español makarroniko batean. "¡Si!" erantzuna jaso eta berehala, "¡Aqui hay mucho talento!" esaldia errepikatzen zuen, entzuleak, literalki, bueltak ematen jarri aurretik. Kontakizun hau burura etorri zait pasa den larunbatean Azpeitiko Sanagustin aretoan izandako kontzertuaren ondoren, ez, Fleshtonesenean bezala, festa bat izan zelako, talentua soberan zegoelako, baizik.
Kontzertu areto batera sartzerakoan hiru gauza begiratzen ditut lehenbizi: agertokia non dagoen, taberna non eta, bizio nazkantea asetzeko,
merchandising mahaia non dagoen. Gero norbait ezagunarekin topo egiten bada, hobe. Sanagustinen erraza da: agertokia aurrean, taberna ezkerraldean eta, bai! bien! diskoak salgai izaten diren mahaia eskuinaldean. Kajeroa edarien bila zihoala ikusita, zer disko zeuden begiratzera joan nintzen. Mahaian bertan Felix Buff zegoen, ordu eta erdi geroago kristoren kontzertua eman zuen Willis Drummond taldeko bateria-jolea. Diskoen prezioak galdetu ondoren, berekin hizketan hasi nintzen. Denbora epe ez hain handian lautan ikusi nuela esan nion, lau talde desberdinekin. "Ah, bai? Deitu egiten naute eta..." erantzun zidan irribarre batekin.
Jarraitu kronika irakurtzen
baleike.eus atarian.