(Argazkia: Sara Utrera)
Hauteskundeak irabazi dituzu, baina Jauregiren hautagaitzak errekurtso bat aurkeztu behar zuen. Zertan geratu da?
Patxik eta beste batzarkide batzuek aurkeztu zuten errekurtsoa, irregulartasun batzuek egon zirelakoan. Batzarrean klubek, pilotariek eta epaileek hartu zuten parte; hauek dira botoa ematen dutenak. Iritsi zaidan aktak dio errekurtsoa ez dela aintzat hartzen. Oraindik ere badago erabaki hori errekurritzea eta Correo egunkarian irakurri dudanez, Patxik aurrera jarraitzeko asmoa du. Baina, niri heldu zaidana da ni naizela presidentea.
Bozketan berdintasun handia izan zen. Zuk 80 boto jaso zenituen eta Patxik 70. Nahiko erdibituta atera da pilota mundua.
Bozketako zenbakiak nola izan diren ez dakigu; zenbaki orokorrak dakizkigu, baina susmoa dugu beraiek Gipuzkoan indar handiagoa izan dutela, eta Bizkaian eta Araba nahikoa parekatua atera dela. Bai, ikusten da nahiko parekatuak daudela indarrak. Guk irabazi dugu, baina gure helburua beraiekin ere kontatzea da. Azkenean pilota aurrera eramateko denon elkartasuna behar da.
Elkarrizketa osorik
baleike.eus atarian irakurgai.