Darahli elkartea Sahararen aldeko euskal karabana egiten ari da, eta aste honetan Zumaian bilduko dituzte elikagaiak eta beste hainbat produktu, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko asmoz. Kanpalekuetako "elikagai falta" asetzeko asmoz, ahalik eta elikagai gehien eraman nahi dute hara.
Asteazkenetik ostiralera bitartean, Zumaiako ikastetxeetan egongo dira, eta larunbatean, urtarrilaren 28an, Eroski eta Dia saltokietan jarriko dituzte mahaiak, goizez eta arratsaldez. Herritarren honako produktuak eraman ditzakete: atun eta sardina latak, azukrea, konpresak, lekaleak, pasta, dilistak, arroza eta iraungi gabeko sendagaiak.