Ostegun gauean zehar 15 autobus ibiliko dira, ondorengo irteera ordutegiarekin:
- Zumaia - Donostia: zirkulazioak Zumaiatik orduro, 23:00ak eta 5:00ak bitartean.
- Donostia - Zumaia: autobusak Donostiatik 23:30ean, eta orduro 0:00ak eta 6:00ak bitartean.
Ostiral gauari dagokionez, 8 autobus ibiliko dira, ondorengo ordutegiarekin:
- Zumaia - Donostia: zirkulazioak Zumaiatik orduro, 1:00ak eta 4:00ak bitartean.
- Donostia - Zumaia: autobusak Donostiatik orduro, 2:00ak eta 5:00ak bitartean.
- Zumaia - Donostia: zirkulazioak Zumaiatik orduro, 23:00ak eta 5:00ak bitartean.
- Donostia - Zumaia: autobusak Donostiatik 23:30ean, eta, orduro, 0:00ak eta 6:00ak bitartean.
Haur danborrada dela eta, urtarrilaren 20an Donostian autobus geralekua aldatuko da.
Ospakizun horrek, 10:00ak eta 15:00ak bitartean, Donostiatik irteten diren zirkulazioetarako Askatasuna Etorbideko geralekua Zubieta kaleko 14. zenbakira aldatzea behartzen du.
Aldaketak ondorengo lineatako autobusei eragingo dio:
- UK09: Zumaia - Donostia (N-634).
- UK10: Zumaia - Zarautz - Donostia (AP-8).
- UK11: Zumaia - Orio - Donostia (AP-8).
Horrez gain, 10:00ak eta 15:00ak bitartean ere, UK11 Zumaia - Orio - Donostia (AP-8) lineako autobusetako Donostiarako sarreretan, San Martin kaleko geralekua kendu egingo da.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea dituzte erabilgarri.