450 ikaslek parte hartuko dute ‘Zumaia ezagutzen’ programan

Juan Lui S Romatet 2017ko urtarrilaren 18a

Zumaiako udalerria ezagutzera ematea helburu duen Zumaia ezagutzen programa didaktikoan Zumaiako Institutuko, Herri Eskolako, Maria eta Jose ikastetxeko eta Oikiako Herri Eskolako LH 5. eta 6. eta DBH 1.go eta 2. mailetako 450 ikaslek hartuko dute parte, urtarriletik martxora bitartean. LH 5. mailako ikasleek Denboraren bila ikas-unitatea landu eta Zumaiako historian zehar bidaiatuko dute, Zumaiak hiri gutuna lortu zuenetik gaur egun arte, betiere ingurumenarekiko arreta berezia jarriz eta Zumaian eman diren aldaketak aztertuz. LHko 6. mailako ikasleek Argazki rallya landuko dute. Unitate horren bitartez Zumaiako azken ehun urteotako historia ezagutuko dute. DBH 1. mailako ikasleek, aldiz, Zumaia eta Artea unitatea landuko dute. Jarduera horretan zehar Zumaiako historiaren garapena ezagutu eta herriko eraikin esanguratsuenak aztertuko dituzte. Azkenik, DBH 2. mailako ikasleek Ontzigintza Zumaian unitatea landuko dute. Ikas-unitate horretan, Zumaiako herrian ontzigintzak izandako garrantziaz gain, egungo egoera aztertuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide