Gipuzkoako Kintopeko Ligaren aurkezpena. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Oharra argitaratu du Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak, Gipuzkoako Kintopeko Ligako antolatu duten elkarteek egin dituzten adierazpenen harira. Aiako Idi Dema Elkarteak, Aipe Aizarnazabalgo Probazale Elkarteak, Azkoitiko Jo Ta Txikiu idi proba elkarteak, Errezilgo Gaztetandik Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Idi Proba Elkarteak adierazi zuten, "desadostasunak" izan zituztela Gipuzkoako Herri Kirol Federazioarekin liga antolatzerakoan, eta horregatik federazioak ez duela antolakuntzan parte hartu. Datozen urtetan ere, Gipuzkoako liga antolatzen jarraitzeko asmoa dute idi dema elkarteek, eta proiektua aurrera ateratzeko “laguntza gehiago eskatu” zioten federazioari.
Horren aurrean, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak azaldu du, 2016an Gipuzkoako Kintopeko Txapelketa arautu eta onartu zuela. "Saizar Kintopeko Liga aurautegi horretan oinarritzen da. Dena dela, gure artean desadostasuna sortu zen puntu batean", zehaztu dute. Arautegiak dio Liga Gipuzkoako Kintopeko Idien Txapelketa bezala izendatzeko, abere jabeek, itzaiek eta erlojeroek Gipuzkoan lizentzia eguneratuta izan behar dutela. "Liga antolatu duten elkarteek ez zuten baldintza hori onartzen", azaldu dute federazioetik, eta horregatik ez ziren adostasunera iritsi.
Dena dela, Gipuzkoako Herri Kirol Federaziotik nabarmendu dute, "ateak zabalik" dituela hobetzeko ekarpenak egin nahi dituenarentzat.
Gipuzkoako Kintopeko Ligaren finala jokatuko da gaur Azkoitian