Beheko Plazako pentsionisten eta jubilatuen etxean jasoko dituzte arropak. (Aiora Larrañaga)
Otsailaren 12an 80 urte beteko dira Zumaiatik hainbat lagun kanporatuta ihesi alde egin behar izan zutenetik. Hura gogora ekartzeko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Erkibe Kultur Elkarteak eta Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak, elkarlanean.
Horietako ekitaldi batean kale antzerkia egingo dute, garai hartako giroa eta ihesa antzeztuz. Antzerkirako arropak eta antzezleak behar dira. Batez ere emakumeen arropa zaharrak, berokiak, gonak, blusak... Garai hura irudikatuko duten arropak.
Hori dela eta, antolatzaileek dei egin diete herritar guztiei: horrelako arroparik izanez gero, hilaren 18, 19 eta 20an Beheko Plazako pentsionisten eta jubilatuen etxean jaso dituzte arropak, 17:00etatik 19:00etara artean. Antzerkia egin eta gero, horrela nahi izanez gero, arropa itzuli egingo zaio jabeari.
Horrez gain, herritarren batek antzerkian antzezle izan nahi badu, egun horietan eta leku horretan eman ahal izango du izena.
"Horrelako arropak dituzten herritarrak laguntzera animatzen ditugu, ea guztion artean gure memoria historikoari zor dioguna ematen diogun".