Gaur, astelehena, egin du Gure Esku Dagok urte berriko zozketak notarioaren aurrean, eta dagoeneko jakinarazi ditu zenbaki sarituak. 30.000 euroko sariaren zenbakia Enkarterrietan saldutakoa da: 55.513. Horrez gain, 1.000 euroko hamar zozketa egin dituzte, eta horietako bi Urola Kostan saldutako zenbakiak dira: 129.784 eta 124.071.