Zumaiako VI. Mushing lasterketako helmuga. (Baleike.eus)
Eguraldi txakurra izan da gaur goizekoa. Hotzaz gain, euri zaparrada ederrak bota ditu goiz goizetik. Aurtengo mushing lasterketa negu giroan korritu da eta horregatik edo beste arrazoengatik, faboritoetako batzuk ez dira gurean izan aurten: Zumaian bitan irabazle izan den Joxe Felipe Larrazabal eta Gaizka Aretxaga, alegia.
Jakina zen Etxeberria anaiak lasterketaren buruan izango zirela, baina inork ez zuen esperoko halako amaierarik. Mikel eta Pedro, Pedro eta Mikel, batera heldu dira azken metroetara eta azkenean kazetarien argazki kamerak kontsultatu dituzte irabazlea zein izan den jakiteko. Txakurren helmugaratzea hartzen da kontutan eta Mikel Etxeberriaren txakurra, Duke, zentimetro batzuk lehenago heldu da. Beraz, Mikel Etxeberriak irabazi du aurten ere (2015eko irabazlea bera izan zen) 29:37 denborarekin, Pedro Etxeberriaren aurretik. Hirugarren sailkatua ere zumaiarra izan da, Txetxu Tamayo, 30:56 denborarekin.
Jarraitu irakurtzen Baleike.eus-en.
Zumaiako VI. Mushing lasterketako
argazki galeria (Egilea: Baleike.eus)