Gotzon Enbil puntista zumaiarra da Euskadiko Pilota Federazioko presidente berria

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 14a

Lehendakaritzarako bozketa atzo egin zuten, Enbilek Patxi Jauregik baino 10 boto gehiago jaso zituen

Gotzon Enbil puntista zumaiarra da atzotik Euskadiko Pilota Federazioko presidente berria. Enbilek Patxi Jauregi ordezkatuko du karguan, azken lau urteetan pilota federazioaren ardura izan duen lehendakaria. Atzo, ostirala, gauean egin zuten lehendakaritzarako bozketa Durangon (Bizkaia), eta bertan Enbilek irabazi zuen, hamar botoko aldearekin: 80 boto jaso zituen, eta Jauregik 70. Enbilek BERRIAri emandako elkarrizketan azaldu zuenez, klubak ditu proiektuaren ardatz nagusia. «Haiek gabe pilota ez da ezer. Garrantzi handia eman behar zaie klubei». Ofizialtasuna lortu nahi du Enbilek, eta baita euskal selekzioak nazioarteko txapelketetan modu ofizialean parte hartzea ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide