'Deun' zamaontzia itsasoratu dute. (Baleike.eus)
Astilleros Balenciagak gaur, ostirala, arratsaldean itsasoratu du
Deun izeneko zamaontzia. Urrian Zumaia utzi zuen Telmo itsasontziaren antzerakoa da ontzia, eta 99 metroko luzera du.
Atoiontzien laguntzarekin uretaratu, eta Sarauneko moilara eraman dute. Balenciagakoek azaldu dutenez, han jarraituko dute lanean.