Indauxeko langileek bost eguneko greba egingo dute urtarrilaren amaieran

Getariako Hitza 2017ko urtarrilaren 13a

Indauxeko langileek Gabon aurretik egin zuten legen greba eguna. (Indauxeko Enpresa Batzordea) Indauxeko langileek bigarren greba eguna egin zuten atzo. Lanuzteak "erabateko jarraipena" izan zuela adierazi dute Enpresa Batzordea osatzen duten ELAk, LABek eta independeenteek: "Aiako eta Getariako lantegiak geldituarazi dituzte". Atzo lantegiaren kanpoan asanblada egin zuten beharginek, eta ia aho batez, 147 aldeko botorekin eta hiru ezezkorekin, urtarrilaren amaieran bost eguneko lanuztea egitea erabaki dute. Horrenbestez, urtarrilaren 25etik 31ra artean egingo dute greba. Bitarte horretan enpresarekin akordio batera iristen ez badira, otsailaren 5etik aurrera greba mugagabea egiteko erabakia hartu dute langileek. Indauxeko Langile Batzordeko kideek uste dute enpresa zuzendaritza "jokaera arduragabea" izaten ari dela, eta salatu dute "negoziazio mahaia baldintzatu nahi" izan dutela sei langile kaleratuta. "Langileek erasoei irmo erantzun diete, eta lortu dute enpresak berriz ere langile gutziak kontratatzea", azaldu dute Enpresa Batzordekoek. Gainera, batzordeko ordezkariek azaldu dute "langileen batasunaren indarrarekin eta borrokarekin" Indauxeko langileek beren helburuak lortuko dituztela:  "Indauxeko langileek enpresari aurre eginez, helburu horren bila bukaerara arte jarraitzeko asmoa azaldu dute".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide