Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Ardantzabide 07 Hirigintza Areako Plan Berezia onartu ondoren, bertako auzokideek dagoeneko udaletxean eska ditzakete egoiliarren txartelak. Ezinbestekoa izango da ibilgailua Zumaian erroldatuta egoteaz gain, norberaren etxebizitzan erroldatuta egotea, besteak beste. Baldintza hori beteko ez balitz eta autoa beste etxebizitza batean erroldatuta balego, ibilgailuaren helbidea aldatu eta eguneratu beharko litzateke. Horretarako, Trafikora deitu eta hitzordua hartu beharko da 943-45 20 00 telefonoan edo internet bidez.