Gerrako hobien inguruko erakusketa, Oxforden

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 12a

Aranzadi Zientzia Elkartearen Gorpuzkinak ateratzen, duintasuna berreskuratzen erakusketa zabaldu zuten atzo Alondegiko Oxford aretoan. Panel batzuen bitartez, Aranzadiko kideek azken 16 urte hauetan egindako lanaren berri ematen da. Erakusketa urtarrilaren 22ra bitartean izango da zabalik, egunero 17:00etatik 20:00etara. Udalak eta Aranzadik herriko memoria historikoa lantzeko sinatutako hitzarmenaren barruan dago erakusketa hau.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide