Apirilaren 5ean pasatuko da Korrika Urola Kostatik

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 9a

Korrikaren ibilbide osoa (Berria) Prest da aurtengo Korrikaren ibilbidea. Martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik (Bizkaia), eta 2.535 kilometroko ibilbidea eginda, apirilaren 9ean emango diote bukaera Iruñean. Bide horretan, apirilaren 5ean iritsiko da Korrika Urola Kostara. Eskualdean emango du gaua euskararen aldeko ekimenak: Donostia aldetik Oriora iritsiko dira 00:42an, eta Zarautz igarota, Zumaiara 02:54an iristea aurreikusten dute. Kostatik Urola Erdira hartuko dute, eta Azkoitian 05:40ean sartuko da.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide