Red Bull Rivals surf lehia antolatu dute Espainiaren eta Portugalen artean, eta orain talde bakoitza nortzuk osatuko duten aukeratzeko une da. Zehaztuta dagoen bakarra talde bakoitzeko kapitainak dira: Aritz Aranburuk gidatuko du Espainiakoa, eta Tiago Piresek Portugalgoa. Talde bakoitza seina surflariz osatuta egongo da, bakoitza kategoria jakin batekoa: kapitaina, pro/am, junior, girl, weekend warrior eta local hero, hain zuzen ere.
Kapitaina eta local hero surflaria salbu, gainerakoak boto bidez aukeratu daitezke
Red Bull Rivals-en webgunean. Hautagaien artean, hainbat zarauztar daude: Iker Amatriain, Lander Davila, Nadia Erostarbe eta Ainara Aymat. Baita Imanol Yeregi zumaiarra ere. Gaur da azken eguna botoak emateko, eta hautatuak bihar emango dituzte jakitera