Nekane Zinkunegi, Iñigo Erkiaga eta Galder Gonzalez, Sorturen zuzendaritza karguetarako hautagaien artean

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 8a

Sorturen zuzendaritza ixteko falta diren 15ak aukeratzeko, 37 hautagai jakinarazi dituzte. Hilaren 21eko Kongresuan ezagutaraziko dituzte emaitzak.

Sorturen Kontseilu Nazionala jada osatzen duten 14 kideekin batera arituko diren beste 15ak aukeratuko dituzte datozen bi asteetan alderdi horren "birfundazio" prozesuan parte hartzen ari direnek. Horiek 373 izen eman dituzte denera, eta horietatik 37k eman dute euren oniritzia aukeratuak izan ahal izateko zuzendaritza karguetarako. Nekane Zinkunegi errezildarra, Iñigo Erkiaga zumaiarra eta Galder Gonzalez zarauztarra daude aukeratu horien artean. Zuzendaritzari dagozkion emaitzak urtarrilaren 21eko Kongresuan ezagutaraziko dira, bi aste barruko larunbatean. Non ospatuko den eta beste nondik norako guztiak aste honetan argituko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide