Sendabelarren ikastaroa emango dute bihar, Algorrin

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 6a

8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako sendabelar ikastaroa antolatu dute biharko. 11:00etatik 13:00etara izango da, Algorri Interpretazio Zentroko tailerrak egiteko gelan. Tailerra doan izango da, baina bertan parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da interpretazio zentroan bertan (Juan Belmonte 21.ean), info@algorri.eu helbidera idatzita edota 943-14 31 00 telefono zenbakira deituta. Ikastaroaren helburua sendabelarrak ezagutaraztea izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide