Pablo Ibarren aldeko zesta punta jaialdia egingo dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 5a

Zumaiako Kirol Elkarteak antolatuta, Pablo Ibar presoaren aldeko zesta punta jaialdia jokatuko dute larunbatean, Zumaiako Aiutzuri pilotalekuan, 17:00etan hasita. Pilota eskolako umeek zabalduko dute txapelketa, eta kiniela moduan jokatuko dituzte partidak. Ondoren, Koxme eta Ekaitzek eta Telmo eta Urangak osatutako bikoteen partida izango da, eta azkenik partida nagusian arituko dira Goikoetxea-Inza eta Egiguren Enbil. 10 eurotan jarriko dute sarrera, eta lortutako dirua Ibarren defentsa ordaintzeko bideratuko dute. Ibar Ameriketako Estatu Batuetan dago preso, 1994ean gertatutako hiru hilketaren erantzule delakoan. Jatorri zestoarra du Ibarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide