Iristear dira Errege magoak eskualdera

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2017ko urtarrilaren 4a

Gaur Errege magoen laguntzaileak Azpeitian, Getarian, Zarautzen eta Zumaian izango dira haurren gutunak jasotzen. Bihar arratsaldean egingo dituzte erregeen desfileak.

  Herenegun izan ziren Errege magoen laguntzaileak Aizarnazabalen. (Mari Karmen Arregi) Ostiralean Errege Eguna ospatuko dute Urola Kostako etxe askotan, eta ostegunean urtero bezala Errege magoei ongietorria egingo diete eskualdeko hainbat herritan. Lehenik eta behin, erregeen laguntzaileak eta Bizarzuri pasatuko da haurren gutunak jasotzera; gaur Azpeitian, Getarian, Zarautzen eta Zumaian izango dira, eta bihar iritsiko dira Azkoitira, Oriora eta Zestoara. Ostegun arratsaldean egingo dituzte Errege magoen desfileak. Azpeitiara trenez iritsiko dira erregeak, Getariara San Anton menditik barrena, eta Zestoan Akoa aldetik. Orion, Aia ingurutik iristen dira erregeak, eta herriko haurrak zain izaten dituzte ibaia zeharkatzen duen zubian. Zumaiara, berriz, itsasoz etorriko dira. EGITARAUA Aia Bihar, urtarrilak 5. 18:00etan, Errege magoak iritsiko dira Aiara. Aizanazabal Bihar, urtarrilak 5. 19:00etatik aurrera erregeak Aizarnazabalgo frontoian izango dira. Azkoitia Bihar, urtarrilak 5. - 16:00etan hasita, erregeen laguntzaileek haurren eskutitzak jasoko dituzte, eliza atarian. - 19:30ean hasiko da Errege magoen desfilea, herrian zehar. Azpeitia Gaur, urtarrilak 4. - 17:30etik aurrera, Errege magoen laguntzaileek eskutitzak jasoko dituzte, udaletxeko arkupeetan. Bihar, urtarrilak 5. - 17:00etan, Errege magoak Lasaora joango dira. - 17:30ean, Erregeak Azpeitiko Trenaren Museora iritsiko dira. - 19:00etan, Errege magoen desfilea herrian zehar. Getaria Gaur, urtarrilak 4. - 17:30ean, Bizarzurik haurren gutunak jasoko ditu, herriko plazan. - 18:00etan, Errege magoen desfilea abiatuko dute, San Anton mendian hasita. Orio Bihar, urtarrilak 5. - 11:00etan, Bizarzuri kalez kale ibiliko da haurren gutunak jasotzen, eta eguerdian plazara iritsiko da. - 17:ooetan, hasiko da Errege magoen desfilea. Zarautz Gaur, urtarrilak 4. - 17:00etatik aurrera, Bizarzuri Lege Zaharren Enparantzan egongo da. Bihar, urtarrilak 5. - 18:30ean, abiatuko dute Erregeen desfilea herrian barrena. Zestoa Bihar, urtarrilak 5. - 18:30ean, Errege magoen desfilea abiatuko dute Akoatik. Zumaia Gaur, urtarrilak 4. - 18:30ean, Errege magoen eskutitzak jasoko dituzte Eusebio Gurrutxaga plazan. Bihar, urtarrilak 5. - 18:30ean, Erregeen desfilea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide