Edukinontzi bati su eman diote gaur goizaldera Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2017ko urtarrilaren 1a

Suhiltzaileak nahikoa lan izaten ari dira asteburu honetan. Bezperan Goiko bodegoiko toldoari su eman zioten eta gaur goizaldera edukinontzi baten txanda izan da. Goizeko 5:30ak aldera izan da gertakaria, Erribera kalea eta Angeles Sorazu kaleen artean. Zarauzko suhiltzaileak etorri dira sua itzaltzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide