Fermin Lauroba.
Atzo arratsaldean jokatu zen Alondegiko Oxford aretoan urtero antolatzen den Gabonetako xake txapelketa. 21 jokalarik hartu zuten parte: hamabik helduetan eta bederatzik haurren mailan.
Helduetan irabazle Fermin Lauroba izan zen. Finalean Bruno Villanuevari irabazi zion. Hirugarren Jaime Arozena sailkatu zen eta laugarren Manuel Palacios.
Haurren mailan irabazlea Andoni Etxabe izan zen, finalean Jon del Campori irabazi ondoren. Hirugarren Ander Azkue zumaiarra sailkatu zen; laugarren Jose Mikel. Bitxikeria bezala aipatu jokalari gazteena 6 urteko Oier Sarasketa izan zela.