Lander Garrok 'Pertsonaiaren eraikuntza' literatura tailerra emango du Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2016ko abenduaren 29a

Izen-ematea astelehenean zabalduko da, eta tailerra urtarrilean eta otsailean emango du.

Gerra txikia (Susa, 2014) nobelaren egileak gidatuko duen tailerrak lau saio izango ditu: urtarrilaren 21ean eta 28an eta otsailaren 11n eta 18an. Hiru orduko saioak izango dira, 10:00etatik 13:00etara bitartekoak. Izenak urtarrilaren 2tik 13ra bitartean emango dira Zumaiako Udaleko euskara zerbitzuan. Matrikula 30 euro izango da. Taldea gehienez 16 lagunekoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide