Nadia Erostarbe surflaria.
Red Bull Rivals surf lehia antolatu dute Espainiaren eta Portugalen artean, eta orain talde bakoitza nortzuk osatuko duten aukeratzeko une da. Zehaztuta dagoen bakarra talde bakoitzeko kapitainak dira: Aritz Aranburuk gidatuko du Espainiakoa, eta Tiago Piresek Portugalgoa. Talde bakoitza seina surflariz osatuta egongo da, bakoitza kategoria jakin batekoa: kapitaina, pro/am, junior, girl, weekend warrior eta local hero, hain zuzen ere.
Kapitaina eta local hero surflaria salbu, gainerakoak boto bidez aukeratu daitezke
Red Bull Rivals-en webgunean. Hautagaien artean, hainbat zarauztar daude: Iker Amatriain, Lander Davila, Nadia Erostarbe eta Ainara Aymat. Baita Imanol Yeregi zumaiarra ere. Botoak urtarrilaren 8a bitartean eman daitezke, eta hautatuak hurrengo egunean emango dituzte jakitera
Txapelketa bi tokitan jokatuko da: bata, Ribeira d’Ilhasen (Portugal) urtearen hasieran, eta bestea, Mundakan, urte amaieran. Baldintza klimatologikoaren arabera zehaztuko dituzte data zehatzak. Lehiari dagokionez, 25 minutuko txandak jokatuko dituzte, eta surfalri bakoitzak buruz burukoa jokatuko du talde aurkariko kategoria bereko surflariaren aurka.