Eskualdeko hainbat eskubaloi jokalari euskal selekzioarekin, Tunisiaren aurka

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 28a

Bi partida jokatuko dituzte: gaur (abenduak 28) Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, 19:00etan, eta bihar (abenduak 29) Errenteriako kiroldegian, 19:30ean.

Amenabar Zarautzeko jokalari Eneko Goenaga, Mikel Amilibia, Gorka Berridi, Jokin Bujanda eta Oihan Balentziaga (Aritz Mutiozabal).
Euskal Eskubaloi Federazioak, Ereintza Eskubaloia eta CB Zuazo Femenino elkarteen laguntzarekin, Euskadi eta Tunisiaren arteko gizonezkoen selekzio absolutuen bi partida antolatu ditu Gabonetarako. Tunisiako selekzioak Frantzian ospatuko den Munduko Txapelketan lehiatuko da urtarrilaren 11tik 30era, eta prestaketa gisa, euskal selekzioaren aurka neurtuko ditu indarrak.
Euskal selekzioarekin aritzeko Amenabar Zarautz taldeko hainbat jokalari deitu dituzte: Julen de Carlos, Gorka Berridi, Oihan Balentziaga, Mikel Martinez, Ander Atorrasagasti, Eneko Goenaga, Mikel Amilibia eta Xabat Olaizola. Baita beste klubetan dabiltzan Alberto Agirrezabalaga (Nimes) eta Erik Balentziaga (Anaitasuna) zarauztarrak eta Ander Torriko (Benidorm) zumaiarra ere: .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide