(Imanol Manterola)
Urte ezin hobea izan da hau Imanol Manterola argazkilariarentzat. Aurten parte hartu duen argazki rallyetan edo lehieketetan hamalau sari eskuratu ditu. Horietan azkena Urretxu-Zumarragako Santa Luzia ferian izan da. Lehenengo saria eskuratu zuen bertan. "Urteari amaiera emateko modu ezin hobea".
Aurtengoa errepikatzea zaila izango dela onartu du Manterolak. Ez hori bakarrik, Herriz Herriko sailkapen nagusian bigarren geratu da zumaiarra, iaz lortu zuen emaitza berarekin. "Helburua irabaztea zen, baina ezin kexatu".
Aurten ateratako argazkian laburpena ikusteko: Baleike.eus