Iñaki Espillaren Oroimenezko 5. jaialdia ostiralean, Zumaian

baleike.eus Aktualitatea. 2016ko abenduaren 26a

Pulpoko jokalari izan zen Iñaki Espilla gaztearen oroimenezko 5. jaialdia antolatu du Pulpo Eskubaloiak ostiralerako, abenduak 30. Lagunarteko lau partida jokatuko dira Pulpo eta Euskadiko selekzioen artean, Lubaki kiroldegian, goizeko 11:00tatik aurrera eta arratsaldean 17:00tatik aurrera.

[caption id="attachment_313898" align="aligncenter" width="300"]Iñaki Espillaren Oroimenezkoa egingo dute. Iñaki Espillaren Oroimenezkoa egingo dute.[/caption] Ia bost urte dira Iñaki Espilla Pulpoko jokalari gaztea hil zela, hala ere klubeko lagunek bizirik mantendu nahi dute oroimenean. Horrela, Iñaki Espilla 5. Oroimenezko jaialdia antolatu dute ostiralerako Lubaki Kiroldegian. Lagunarteko lau partida jokatuko dira, Pulpo Eskubaloia eta Euskadiko selekzioaren artean, honela banaturik: Goizeko partiduak: 11:00tan Txikixa Taberna Pulpoko kadete mutilak Euskadiko infantilen aurka jokatuko dute. Euskadiko selekzioan Hodei Iztueta eta Asier Iribar zumaiarrak jokatuko dute. 12:30tan Brakis Pulpoko kadete neskak Euskadiko infantilen aurka izango dira. Euskadiko selekzioan beste bi zumaiar daude: Aiora Agirrezabalaga eta Joane Zabala. Arratsaldeko partiduak: 17:00tan Zarazpe Pulpoko Jubenil mutilak Euskadiko kadeteen aurka izango dira. Eta jardunaldiari amaiera emateko: 18:30ta Ttakun Taberna Pulpoko Jubenil neskak Euskadiko kadeteen aurka izango dira. Euskadiko taldean Ainhoa Larrañaga zumaiarrak jokatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide