Karmele Igartua Sorkuntza Bekako sari banaketa (Goiena.eus)
Alaitz Olaizola azpeitiarraren Sugegorrik lanak irabazi du Idazle Eskolak ematen duen VI. Karmele Igartua sorkuntza beka. Aipamen berezia, berriz, Goizeder Iturain zumaiarrari egin diote, Elefanterik gabeko zirkua lanagatik. Idazle Eskolak eta Aretxabaletako udalak antolatu dute hori.
Eskola antzerki lanak aurkeztu behar izan dira aurten bekara eta zortzi lan izan dira aurkeztutakoak. Epaimahaia Iñaki Zubeldia eta Pako Aristi idazleek eta Itziar Gomez aktore eta gidoilariak osatu dute. Aurten sari bakarra eman beharrean bi ematea erabaki dute, baina lan onenaren saria Olaizolarenari eman diote. Idazle Eskolako ordezkariek "lan originalak" direla aipatu dute. Olaizolaren Sugegorriken kasuan, zehazki, "originaltasuna, kalitate literario altua eta euskara egokia eta egilearen sormena" nabarmendu dituzte.
Gehiago jakiteko Goiena.eus-en.