Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Mundakako proba irabazita lortu du txapela. Emakumeetan Garazi Sanchez izan da txapelduna.
Surfeko Euskal Herriko Zirkuituko azken proba jokatu da gaur Mundakan (Bizkaia) eta Imanol Yeregik irabazi du bertan. Aurrez beste proba batzuk ere irabazi ditu, zirkuituko aurreneko biak, Donostiakoa eta Sopelakoa. Hirugarrena, Orruan jokatutakoa, Hodei Collazok irabazi zuen. Gaur, ordea, berriro irabazlea izan da Mundakan, bigarren Ethan Egigurenek egin du eta hirugarren Andy Crierek.
Emakumeetan, berruz, Garazi Sanchez izan da zirkuituko irabazlea. Atzean utzi ditu Janire Gonzalez, Mikele Beato eta Mireia Molini.