EH Bilduk akordioa lortu du EAJrekin 2017ko udal elkarteko aurrekontuen gainean

Aiora Larralaga Solaberrieta 2016ko abenduaren 15a

Zumaiako eta Zarauzko EH Bilduko zinegotzi Arritxu Iribar eta Mikel Goenaga, eta Getariako alkate Nika Lertxundi. (Aiora Larrañaga) Gaur Urola Kostako Udal Elkarteko 2017ko aurrekontua bozkatuko dute udal elkarte batzarrean, eta Urola Kostako EH Bilduk jakinarazi du “adostasuna” lortu duela EAJrekin, eta baiezko botoa emango diola 2017ko aurrekontuari. Negozioazioan lau oinarri proposatu dizkio EH Bilduk EAJri: eskualde mailako gizarte zerbitzuak kudeatzeko baliabide pertsonalak eta ekonomikoak aurrekontuetan jasotzea, enplegu duina sustatzen duten enplegu politikak sustatzea udal elkartetik, udal elkartearen eta UEMAren artean lankidetza hitzarmena bultzatzea, eta hondakinen gaikako bilketa sustatzeko akordioetara iristea. Albistea osorik irakurtzeko, sartu Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide