Aiako Txarri Txiki harategiak irabazi du Euskal Herriko txistorra onenaren saria

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 14a

Txarri Txikiko ordezkariak sari banaketan. (Ordiziako Azoka) Gaur Ordizian jokatu da Euskal Herriko XIX. Txistorra Lehiaketa, eta eskualdeko bi harategitako txistorrak lau onenen artean sailkatu dira. 47 ekoizle aurkeztu dira lehiaketara, eta Aiako Txarri Txiki hataregiaren txistorra izan da txapelduna. Laugarren saria, berriz, Orioko Kepa Loidi harategiko txistorrak lortu du. Txistorra hoberenak aukeratzerakoan, epaimahaiak itxura, osagaiak ta zaporea kontutan hartu dituela jakinarazi dute antolatzaileek, eta orokorrean "oso maila ona" egon dela azpimarratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide