Gaur egingo dute Urola Kostako herri galdeketen aurkezpena

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 13a

Urrian aurkeztu zuten Zarahitz herri ekimena, Zarautzek, Urola Kostako beste zenbait herrirekin batera, udaberrian Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko herri galdeketa egiteko lekukoa jasota azpeitiarren eskutik. Azaroaren 15ean egin zuten lehen topaketa udalerrian, 2017ko udaberrian herri galdeketa antolatzeko dauden egitekoen, abiarazi beharko diren lan-taldeen eta gainerako zehaztasun guztien berri emateko. Astearte honetan egingo dute Zarautzen Urola Kostako herri galdeketen dataren eta galderaren aurkezpena. Modelon izango da ekitaldia, 19:00etan. Irakurri albiste osoa Zarauzko Hitza-ren webgunean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide