Zaintzari eta zahartzaroari buruzko tailerrak egingo dituzte Zumaian

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 12a, 12:12

Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak zaintzaren inguruko bi ikastaro antolatu dituzte datozen asteetarako. Lehenengoa ostegunean, abenduaren 15an, egingo dute, Nola zaindu, hala bizi. Zainketa onak Zumaian izenpean. Zahartzaroan eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaile adituei eta senitartekoiei zuzendutako saioa izango da, pertsona horiek jasotzen duten zaintza ezagutzeko eta hobetzeko asmoz. Honako puntuak jorratuko dituzte osteguneko saioan: Nola ulertzen ditugu zaintza lanak? Zaintza ona eta proposamen berriak; Zumaiako zerbitzu eta baliabideak eta Zaintzaileen esperientziak eta kezkak. Bigarren saioa tailer irekia izango da, eta urtarrilak 11n, asteazkenean, egingo dute. Zaintza lanak eta zahartzaroa jorratuko dute, eta besteak beste, zaintza lanen kudeaketa estrategiak, Zumaiako zerbitzu eta baliabideak eta herritarren esperientzia eta kezkak azalduko dituzte. Bi ikastaroak Brankan egingo dituzte, 18:30ean hasita. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, zumaianzainduz@gmail.com helbidera idatzita edo 685-75 01 64 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide