Geltoki aldaketak izango dira Zumaiatik Zumarragara doan autobus zerbitzuan, asteartean

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 9a

Santa Lutzitako feria berezia ospatuko dute Zumarragan. Bi noranzkoetan izango dira geltoki aldaketak.

(lurraldebus.eus) Datorren asteartean, abenduak 13, Santa Lutzitako feria berezia egingo dute Zumarragan. Horren harira, Zumarragako hainbat geltokik ez dute erabilpenik izango egun osoan zehar. Hain zuzen ere, Zumaia eta Zumarraga lotzen dituen UK06 autobus zerbitzuan egingo dira aldaketa horiek. Zumaiatik Zumarragarako noranzkoan bertan behera geldituko dira Labeaga 14, Ipiñarrieta 2 eta Poblado aparicio geltokiak. Horrenbestez, Okendoko sarbidean, Argixaon eta Ospitalean bakarrik geldituko da autobusa. Zumarragatik Zumaiarako noranzkoan, berriz, Ospitalean, Argixaon eta Renfen geldituko dira autobusak. Beraz, bertan behera geldituko dira Elizalde eta San Gregorio geltokiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide