Belove esperientzia aurkeztuko dute hilaren 16an

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 9a

Belove esperientziaren aurkezpen ekitaldia izango da abenduaren 16an, 18:30ean, Foronda kultur etxean. Esperientzia hori autoestimua eta alaitasuna sustatzeko eta arrakastarekin bizitzeko baliagarria dela diote bere bultzatzaileek. Idoia Berridi izango da Zumaian horren barruan egiten diren sei pausoen berri emango duena. Sarrera doan izango da. Izena emateko 606-08 29 48 zenbakira deitu daiteke edo idoiabelove@gmail.com helbidera idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide