1936ko Gerra Zibileko testigantzak biltzeko deia egin dio Aranzadik zumaiarrei

Baleike.Eus 2016ko abenduaren 7a

1936ko Gerra Zibilean eta gerraostean Zumaian gertatutakoa ikertzen ari da Aranzadi Zientzia Elkartea Udalarekin egindako akordioaren bitartez. Ikerketa egin ahal izateko, orduko testigantzak jaso behar dituzte, zuzenak zein etxean entzundako historiak, eta horretarako ezinbestekoa da zumaiarren parte hartzea. Aranzadiko Eneko Sanz ikerlariarekin hitz egin du Zumaiako EH Bilduk, eta bideo batean jaso dute hark azaldutakoa. Testigantzak emateko, Udalera jo daiteke edo bestela Eneko Sanzekin harremanetan jarri, esanz@aranzadi.eus helbidean. Ikusi bideoa baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide