Dokumentala: 'Gaur irekiko ditu ateak'

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 6a

https://vimeo.com/150416887 Gaur 26 urte dira Euskaldunon Egunkaria jaio zela. 1990eko abenduaren 6an kaleratu zen lehen zenbaki hark "Gaur irekiko ditu ateak Durangoko 25. azokak" izenburua zuen azalean. Hortik dator Euskaldunon Egunkariaren sortze prozesua kontatzen duen Eriz Zapirainek zuzendutako dokumentalaren izenburua. Iaz aurrestreinatu zen Durangoko Azokan, eta ofizialki maiatzean estreinatu zuten Bartzelonako DocsBarcelona nazioarteko jaialdian. Hortik aurrera, Donostiako Zinemaldian eman zuten, baita beste hainbat herritan ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide